XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Zuzenbidea, Psikologia, Arkitektura, Filologia,... moduko ikasketek berriz, etxetik urrunago joatea eskatzen dute.
Ikasketa hauek egiteko Gasteizera, Donostiara eta Bilbora joaten da gure herriko gehiengo haundi bat.
Olatz Izarzugaza esaterako, Donostian ari da Zuzenbidea ikasten.
Laugarren urtea du aurten.
Pisu batean bizi da beste lau lagunekin batera.
Hileko errenta 110.000 pezeta ordaintzen dute eta garestia dela aitortzen du.
Goi mailako ikasketek gastu haundia suposatzen dute.
Kanpoan ikastea garestia da, bidaia, pisua, matrikula... ez da txantxetarako.
Orain lau urte Bilbora eta Donostiara joan-etorria egiteko autobus zerbitzua jarri zuen Aixola Elkarteak.
Badira gure herrian aukera hau erabiltzen dutenak ere.
Igor Etxabek, egunero egiten du Donostiarako joan-etorria.
Zuzenbidea ikasten dihardu eta oso gustora ei dago joan-etorria eginez.
Dorleta Agirrek ere egunero egiten du Gasteizerako joan-etorria.
Orain 3 urte hasi zen Marketing ikasten eta azkenengo bi urteetan autobusez joan-etorria egitea erabaki zuen.
Pisuan bizitzea ere badaki zer den.
Aixola autobus zerbitzua erabiltzen dutenak gero eta gehiago dira.
Pisua baino merkeagoa izateaz gain ikasleak bere etxean egoteko aukera du.
Goi mailako ikasketak amaitzean, zein ikasketa aukeratu izaten da ikasleen burukomin nagusia.
Etorkizuna eta langabeziak gazte asko
Baina sarri aurrera ateratzeko gai ez diren ikasketetan murgiltzen dira.
Ez da erraza zer ikasi gura den aukeratzea.
Are gehiago etorkizuneko lanbideak zeintzuk diren esatea.
Lanbideek indarra hartu eta galtzen baitute.
Modan dauden lanbideak aukeratzea ere bide okerra izan daiteke askotan.
Honek, ikasketa gutxi batzutan masifikazio haundia suposatzen du eta baita merkatuko saturazioa ere.
Bestalde, orain urte batzuk indarra galtzen joan diren lanbideak, gero eta eskaera haundiagoa izaten ari dira, hainbat ofizio esaterako, eraikuntza lana, arotza, e.a.
Gaur egungo gizarteak formazio profesionaleko tekniko gehiago eskatzen ditu.
Jakituriaren langileaGaur eguneko gizartean eskatzen den
Honez gain, gaur eguneko gizarteak etengabeko formazioa eskatzen du eta langilea gai izan behar da egoera eta teknologi berrietara egokitzeko.
Era berean, garrantzitsua izango da erlazionatzeko eta taldean lan egiteko gaitasuna izatea, eta baita iniziatiba eta kreatibitatea ere.
Garbi dago, etorkizuneko langilea jakituriaren langilea izango dela.
Hemendik aurrerako lanbideek irakaskuntza eta hezkuntza izango dute oinarri.
Horregatik, etengabeko prestakuntza beharrezkoa izango da edozein lanbidetan.